Urnietako Udal kiroldegian 10 talde aurkeztu zituzten atzo denboraldiari hasiera emateko. Guztiek taldeko argazkia atera zuten eta, ondoren talde guztien argazki bateratua egin zen. Aurten, berezitasun bat eduki zuen aurkezpenak; txikienen taldea osatzea lortu zuten. Pasa den urtean, ez zen umeen taldea osatu nahikoa jende ez zegoelako. Aurten, berriz, 16 gaztetxok pausoa egin dute eskubaloiean hasteko.