Irabazleak pozarren zeuden, ezustekoa pozez beterik hartzen denean bezalaxe. Aiurriri aitortu diotenez, etxean prestaketa ariketa txiki batzuk egin dituzte. Baina ez gehiegi. Suarezek iaz ere parte hartu zuen, baina Hidalgorentzat lehen aldia izan da. Aurtengo saridunak:
- 1.saria: Roberto Suarez-Miguel Hidalgo (5. kazuela). 21 puntu.
- 2.saria: Borja, Timo, Jose Luis (1. kazuela). 19 puntu.
Olaia Bueno Aballarri guraso elkarteko kideak aurkezle lanak egin ditu, eta gustura zegoen aurtengoak eman duenarekin. Pozik daude parte hartzea goruntz doalako, eta datorren urterako txapelketa ziurtatuta dagoela adierazi du. Berrikuntzekin, beharbada.
Master txef txikia
Osagai zehatzekin hiru pintxo aurkezteko lehiaketa martxan jarri dute, zortzi urteko haurrei begira. Bi sari banatu dituzte, eta hauexek izan dira aurtengo saridunak:
- 1.saria: Aratz Cabanillas-Lucas Florido.
- 2.saria: Nina Lopez-Axel Cuenca.