Sanmielak 2019

Udal omenaldia Zaldundegi jatetxekoei

Jon Ander Ubeda 2019ko ira. 29a, 13:04

Hamarkada luzez lanean diharduen familia negozioa da. Idiazabal kalean bertan, eraikin horretan zerbitzu ugari eskaini dira historian zehar. Jatetxe modura ibilbide oparoa osatzen ari da Mari Karmen, Pepi eta Axunen eskutik. Urnietako Udalak omenaldia eskaini dio, jendez beteta zegoen plazan. Dantzariek, haur danborradak, txarangak eta txistulariek parte hartu dute omenaldian, Udal ordezkaritza osoarekin batera. Aitor Mendiluze bertsolariak hiru bertso eder eskaini dizkie.

Erlazionatuak

Zaldundegi jatetxea

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009 aza 26 Urnieta

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!