2019/10/13 19:00

Antzerkia

“Utzi mezua seinalearen ostean” antzezlana

“Utzi mezua seinalearen ostean” antzezlana
Sarobe Arte Eszeniko Gunea, Urnieta

Utzi mezua seinalearen ondoren lau ahotseko istorioa da. Bizi dituzten arazoei aurrez aurre ezin heldu dabiltzan lau emakumeren ahotsak dira, eta nahiago izango dute gertatzen zaien hori erantzungailu automatiko bati aitortu. Bernuesen zuzendaritzapean, "maitasunari, bakardadeari eta mugikorren garaietako komunikazioari eskainitako begirada adimentsua, zirraragarria eta umorez betea da".

Euskarazko antzerkia Saroben egingo da, eta sarrerak 3 euro balioko ditu.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!