2019/11/17 18:00

Antzerkia

"Xokolat" antzerkia Saroben

"Xokolat" antzerkia Saroben
Sarobe Arte Eszeniko Gunea, Urnieta

Teatro Paraisok “Xokolat” haurrentzako antzerkia eskainiko du. Sarrerak 3 euro balioko ditut.

Sinopsia: Espazio garbi eta perfektu batean materia bitxi bat sortzen da: txokolate-tabletak. Bertan bizi da tokiko errutina eta ordenarekin pozik bizi den emakume bat. Ezustean iritsiko den lagun kanporakoi, dibertigarri eta oldarkorrak hankaz gora jarriko du hasierako unibertso aseptikoa. Izan ere, emakume iritsi berria aspertu egiten da monotoniarekin, eta bere begirada kuriosoa aurreikusteko modukoa den beste emakume horri kutsatzeko erabaki irmoa hartu du.
Egun batean, bi pertsonaiek beren begiradak gurutzatuko dituzte ezohiko gauza bat egitearekin batera: txokolatea probatzea, dastatzea, gozatzea! Honela, materia beren ahoetara erortzen den bitartean, beren begiek gozamena islatuko dute eta beren soinekoak sentipenez beteko dira.
Bat-batean, dena aldatuko da! Material gozo hau amets egiteko gonbidapen bilakatuko da. Elkarrekin hegan egingo dute txokolatea esku artean dutela, usain gozoek mundua betetzen duten eta denbora eteten duten bitartean, materiarekin ikertzeak eta jostatzeak dakarren gozamena dastatu ahal izateko.

Oharra: 2 sarrerako 4 sorta zozkatuko dira azaroaren 10 arte izena ematen duten urnietarren artean. Zozketan parte hartzeko sartu Urnietako Udalaren webgunean edo APP-an. Bertanen, Lekaion eta Saroben jarritako kutxatilean ere izena eman daiteke zozketan parte hartzeko.

Sarrerak online erosteko: Sakatu hemen.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!