Koronabirusa

Oianume jatetxea ixtea erabaki dute, "lankideon eta bezeroen segurtasuna" bermatzeko

Jon Ander Ubeda 2020ko uzt. 20a, 08:42

Gauerdia iritsi baino lehen, Oianume jatetxeko arduradunek mezua zabaldu zuten sare sozialen bitartez. Lankide batek positibo eman ostean hartu dute erabakia. Prebentzioa eta segurtasuna bermatzea izan da lehentasuna.

Hauxe da zabaldu duten mezua.
 
AZKEN ORDUKO OHARRA
"Gure lankide batek positibo eman ondoren, jatetxea ixtea erabaki dugu. Bestelako berririk dugunean, jakinaren gainean jarriko zaituztegu.
 
Lankideon eta bezeroen segurtasuna bermatzea da gure helburua. Horregatik, Osakidetzak ezarritako protokoloa jarraituko dugu. Lehentasuna beti baita gure osasuna.
 
Arduraz jokatzeko garaia da. Eskerrik asko zuen konfidantzagatik".
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!