Emakumeak normalitate berrian, aztergai nagusia ostegun honetan Lekaio kultur etxean

Aiurri 2020ko abu. 5a, 08:42
©Kronika

“Eta orain zer? Emakumeok normalitate berrian” izenburupean, saioa antolatu du EH Bilduk. Lekaion izango da ostegun honetan, arratsaldeko 16:30ean hasi eta 20:30ak arte. Osasun neurri guztiak hartuko direla zehaztu dute antolatzaileek. Doakoa da.

Emagin pentsamendu kritiko feminista sustatzen duen elkartea da: “Jendarte eraldaketaren alde lan egiten dugu eta horretarako prozedura feministak erabiltzen ditugu gure oinarrizko lan esparruetan: Formakuntza, Ikerketa, Dokumentazioa eta Ekoizpena”.

Formakuntzaren alorrean, diotenez, “genero-sistemaren eraginak ikusarazteko egiten dugu lan, horretarako zapalkuntza hetero-patriarkalaren inguruko ulermena eta analisia zabaltzeko formazioa eta eskuhartze zehatzak egiten ditugu”.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!