Egapen greba egin dute, Magalen ez

Aiurri 2020ko ira. 15a, 19:02

Egape ikastolan greba erabatekoa izan den bitartean, Magale ikastetxean normaltasunez aritu dira.

Urnietan Hezkuntza grebak oso jarraipen ezberdina izan du, bi ikastetxeen erantzunari erreparatuta. Egape ikastolan greba egin dute, eta horren berri eman zuten aurreko astean Aiurrira bidalitako idatzian. Magale ikastetxeko gune ezberdinek, euren aldetik, normaltasun osoz jarraitzea erabaki dute.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!