Gaurko egunez, Egape ikastetxeko ikasleak egon dira PCR proba egiten. Gelaka igaro dira Urnietako udal pilotalekutik eta, ondoren, frontoiko atzeko atetik irten dira. Heldu batzuk ere gerturatu dira, baina arratsaldean zehar espero zen helduak gerturatzean.
Bertan izan dira ere, Donostiako Ospitaleko Gizarteratze Zuzendaria den Carlos Barruso eta Jorge Segurado alkatea. Barrusok nabarmendu duenez, gaur 500 PCR test inguru egingo dira, eta bihar gehiago egitea espero da; tartean, Magale ikastetxeko gazteak egonen dira. Testa egin ostean konfinatzeko beharra ez dagoen arren, etxean geratzea gomendatzen ari dira, segurtasun bermatu eta arriskua ekiditeko.