Uxue Iguaran Aldanondo (17 urte):
“Esaten ari diren bezala, Urnietako egoera hain txarra dela, hau dena modu azkar eta nahiko zuzena iruditzen zait ikusteko benetan nola dagoen egoera. Eta neu ere nire buruarekin eta kontzientziarekin lasai geratzeko, arratsaldean PCRa egingo dut”.
Aritz Arano Irizar (34urte):
“Ikusita egon den larritasuna eta azken asteetan egon den positibo igoera, eta neroni ere lasai egoteko... niri ondo iruditu zait. Horregatik lana utzi eta etorri egin naiz testa egitera”.
Xuban Ezeiza Zapiain (24urte):
“Ondo iruditzen zait herri mailan horrelako baheketa bat egitea, izan ere, honelakoekin birusa zabaltzea saihestu daiteke. Hala ere puntu honetara iritsi aurretik froga gehiago egitea interesgarria izango litzatekeela iruditzen zait. Horrez gain, ezarritako adin tarteak zer pentsa ematen dit, ez zait kasualitatea iruditzen kasu honetan ere fokua gazteok izatea eta pertsonalki ez dut uste arazoa gazteona soilik denik. Bukatzeko gazte oro proba egitera animatuko nuke baina argi izanik herritar guztiok dugula gai honetan gure ardura”.
Javier Fraisoli Arevalo (29urte):
“Azken asteetan positibo ugari ematen ari dira eta niri ondo iruditzen zait. Azterketa handia egin behar da, Urnietako azken datuak nahiko inpaktanteak direlako”.