Euskaraldia

720 urnietar euskararekin konprometituta

Aiurri 2020ko aza. 23a, 13:00

Pasa den ostiralean eman zitzaion hasiera Euskaraldiari, euskara ulertzen duten hiztunen arteko hizkuntza ohiturak aldatzea helburu duen egitasmoari. Momentuz 720 urnietarrek eman dute izena bigarren edizio honetan “Ahobizi” edo “Belarriprest” moduan parte hartzeko.

Oraindik ere badago izena emateko aukera. Izan ere, ekimenak abenduaren 4ra bitarte iraungo du eta izena emateko epea azaroaren 24 arte luzatu da. Inork interesa izango balu, Euskaraldiaren web orrian gauzatu dezake izen-ematea. Horretaz gain, izen ematea aurrez aurre egiteko aukera dago Lekaio kultur etxean. Online izena eman dutenek ere txapa bertan jasotzeko aukera izango dute. Ondorengoak izango dira ordutegiak.

  • Azaroak 20: 16:00-19:30
  • Azaroak 23: 10:00-14:00
  • Azaroak 24: 16:00-19:30
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!