Eskaintzak

Abiatu da bonu-oparien kanpaina berria

Aiurri 2020ko abe. 14a, 07:43

Gaur hasita, 20 euro baino gehiago gastatzen duten urnietarrek 25 euroko bonu-opariak lortzeko aukera izango dute.

Urnietako merkataritza lau sailetan banatu dute, kanpaina honetarako: Elikadura, osasuna eta edergintza, altzari, osagarri eta zerbitzuak, eta ostalaritza. Sail bakoitzeko erosketa batengatik erosleak zigilua jasoko du. 20 euroko erosketa egin beharko da horretarako. Lau sailetan erosketa bana eginez gero, kanpaina honen VIP txartela jasoko du. Saria, 25 euroko bonu-oparia izango da.

Urnietako merkatariek Udalarekin batera egindako kanpaina da. Guztira 25 euroko 700 bonu banatuko dira, 175 talde bakoitzeko. Urnietako Udalak 20.000 eurorekin finantzatu du ekimena.

 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!