Aukeran dantza konpainiak Saroben emanaldi berezia eskaini zuen abenduaren 11n, “Urnieta, 1936-1945 Giza Eskubideen zapalketa eta errepresioa Gerra Zibilean eta Lehen Frankismoan” izenburuko bi liburukien aurkezpen ekitaldian. Memoria historikoa ardatz duen “Gernika, Mihise gaineko dantza” ikuskizuneko bi zati taularatu zituen konpainiak, Edu Muruamendiaraz koreografoaren zuzendaritzapean. Urnietako hainbat dantzarik osatzen dute ospe handiko dantza taldea.