EkonoVID

Urnietako herriari

Urnietako Ostalariak 2021ko urt. 18a, 07:59

"Ni ere ostalaria naiz" izeneko ekimena eskertzeko gutun irekia argitaratu dute.

URNIETAKO HERRIARI 

Garai zailak, bizitzea egokitu zaizkigun hauek, herritargoarentzat orokorrean, eta ostalariontzat bereziki. Halere, Urnietako ostalariok badugu harro egoteko arrazoirik. Izan ere, kide ditugun merkatariek gure aldeko kanpaina bat jarri zuten martxan bigarren itxialdia agindu eta berehala, "ni ere ostalaria naiz" izenburupean. Bihotz-bihotzez eskertu nahi dugu ekimena. Laguntza ekonomikoaz gain laguntza morala ere suposatu duelako, gure sektorea demonizatua dagoen honetan.

Eta nola ez, urnietarrak ere eskertu nahi ditugu, badakigulako, zinez saiatu zaretela zozketak erosten. Saiatuko gara eskaini, eman diguzuen laguntza gure eguneroko lanarekin eskertzen. Izan ere gu zuek gabe ez gara ezer. Eskerrik zintzoenak. 

AURRERA URNIETA!!!

Urnietako ostalariak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!