Covid19 | Datuak egunez egun

Egoera berria Urnietan, zalantzak argitzeko gidatxoa

Aiurri 2021ko urt. 25a, 18:49

Egoera berriarekin duda-mudatan egon daiteke urnietar bat baino gehiago. Argibideak eman ditu Udalak.

Udalak neurri gehigarriak hartu ditu

Udalaren neurriak urtarrilaren 26tik aurrera ezarriko dira indarrean. Eusko Jaurlaritzaren ebazpen ofizialetan eremu gorrian jarraitzen duen bitartean iraungo dute. 

Bertan herritarrentzako arreta-bulegoa zabalik izango da?

Bai, baina bakarrik behar-beharrezko kasuetarako. Gainerako kasuetan telefono bidez eta internet bidez eskainiko da arreta zerbitzua.

Udal ikastaroak eten egingo dira?

Ez. Ez dira etengo, baina prebentzio-neurri berriak areagotuko dira. Baita Gazte Informazio Puntuan, Gaztelekuan eta gizarte- eta hezkuntza-zerbitzuan ere.

Kiroldegia irekita egongo da?

  • Bai, baina soilik banakako erabilerarako. Eta aurrez hitzordua eskatuta Urnieta.eus webgunean edota Urnieta APP bidez.
  • Klubek euren jarduera eten egin beharko dute.

Ikasgela, Udal Liburutegia irekita egongo dira?

Bai, baina mahai bakoitzean pertsona bat baino ez da egongo. Liburutegian, bestalde, liburuak alokatzeko zerbitzua baino ez da eskainiko.

Kultur programazioarekin aurrera egingo da?

Bai, Eusko Jaurlaritzak emandako neurriak betearaziz.

Udal eraikinetan ekitaldirik antolatu daiteke?

Ezinezkoa izango da ekitaldiak antolatzea.

Haur parkeen ordutegia

Arratsaldeko 20:00etik goizeko 09:00ra itxita egongo dira.

 

LABIren neurri sorta gaur jarri da indarrean Euskadi osoan:

  1. Konfinamendu perimetrala EAEko udalerri guztietara zabaltzea. Neurri honen helburua mugikortasuna are gehiago mugatzea da. Mugikortasunak, pertsona bakoitza birusa garraiatzeko ibilgailu bihurtzen du eta ondorioz, birusa hedatzen laguntzen du.
  2. Pertsonak gehienez ere 4ko taldetan biltzeko muga ezartzea, bai erabilera publikoko espazioetan, bai erabilera pribatuko espazioetan. 
  3. Urnieta eremu gorrian dagoenez, gainera:

    –Asteartetik aurrera ostalaritza itxita.

    –Eskola-kirola bertan behera geratuko da.

Orain arte hartutako neurriak kontuan edukita, honakoak dira ezarritako muga eta neurrien laburpena:

  • Etxeratze agindua 22:00etatik 06:00etara.
  • Merkataritza- eta kultura-jarduerak bertan behera uzteko gehieneko ordutegia, 21:00etan.
  • % 40ko aforoak 150 m2 baino gehiagoko merkataritza-establezimenduetan, eta % 60koa 150 m2 arteko azalera dutenetan. Edukiera murriztuak, era guztietako kultura- eta gizarte-ekitaldietarako.
  • Kultur-aretoetako gehieneko edukiera % 35 mugatzea.
  • Musika- eta ahots-entsaioak eta emanaldiak bertan behera uztea.

 

Prebentzio neurri eraginkorrak

  • Erabili musukoa uneoro.
  • Eskuak maiz garbitu
  • 1,5 metroko distantziak errespetatu
  • Saihestu pilaketak.
  • Berrogeialdiak zorrotz egin.
  • Sintomarik izanez gero, deitu Urnietako osasun-zentrora: 943 00 66 80.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!