Musika eta dantza emanaldia Urnietan, asteburu honetan

Aiurri 2021ko urr. 1a, 07:13

Udazkenean K, asteburuan hasita lehen kultur hitzorduak.

Urriak 1, ostirala. 19:00. Musika: DJ saioa. Plazido Muxika.

Poxta Zahar gazte elkartearen eskutik, DJ saioa Bass Again sound system taldearen eskutik. Doakoa da, aforoa bete arte.

Urriak 2, larunbata. 19:00. Musika: Kontzertua. Plazido Muxika.

Poxta Zahar gazte elkartearen eskutik, "The Roristak" eta "Kitadel Pare" taldeek kontzertua eskainiko dute.

Urriak 3, igandea. 19:00. Dantza ikuskizuna. Jakutegi plaza.

Bizitza bidaia gisa ulertuta. Maletak norbanakoaren eta norberaren probabilitateak biltzen dituen metaforatzat hartu ditu konpainiak.

Urriak 9, ostirala. 19:00. Antzerki emanaldia. Sarobe.

Aste batzuk atzera gaztelaniazko aurre-estreinaldia eskaini eta gero, oraingoan euskarazko bertsioaren txanda izango da.

Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!