Merkader irabazle, Xoxokan jokatutako korrika eta sega apustuan

Aiurri 2021ko urr. 12a, 15:01

Iñigo Merkader hernaniarrak eta Mikel Lizartza tolosarrak Xoxokan apustua zeukaten jarrita gaur, ordu eta erdiko lana guztira (korrika 6 kilometro eta segan denbora hori bete arte); sei mila euro jokoan. Pare-pare ibili dira desafio guztian, eta Merkaderrek irabazi du azkenean, 3.107 kilo belar ebakita; Lizartzak, 2.981,5 kilo belar ebaki ditu. Herri kirol zale mordoa bildu da Xoxokan, Hernanialdetik eta Tolosaldetik etorritakoak gehientsuenak, eta etengabe aritu dira animoak ematen bi kirolariei. Kirol ikuskizun polita bizitu dute guztiek ere, herri kiroletarako zaletasuna sustatzen duten horietakoa.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!