Etxeberri auzo elkartearen eskutik, 2019an Urnietan ospatu zen hitzordua biziberrituko dute. Orduko hartan bezala, jatorri ezberdinetako urnietarren bilkura izatea nahi dute. Bereziki interesgarria da mundu zabaleko kultura eta gastronomia gogoko dutenentzat. Oihal afrikarrekin koadernoak apaintzeko tailerra, henna erabiliz Indiako kutsuko tatuajeak egiteko aukera, afrikar estiloko trentzak... aukera zabala izango da Etxeberri plazan. Txalaparta, bossa nova eta marokiar musika entzuteko aukera iragarri dute. Kultura ezberdinen eguna izango da larunbatekoa.