Proiektua autorearen begietatik ezagutzeko aukera izango da, bisita gidatuen bidez. Bina txanda antolatu dira azaroaren 9an, 11n nahiz 16an, arratseko 18:00tan zein 19:00tan.
Bisitetarako sarrera doakoa izango da, alabaina, ezinbestekoa izango da izena ematea, plazak mugatuak baitira: Saroben (astelehenetik ostiralera 9:00-13:00 eta 16:00-18:00) edo bibe.me webgunean gauzatu daiteke.
Koronabirusak hamaika modutara eragin dio gizarteko pertsona orori. Beñat Lizaso Garcia (Urnieta, 1998) bere egunerokotasunean argazkiak ateratzera bultzatu zuen itxialdiak. Gizartea osatzen duten hainbat talde aurkezten ditu egileak, beti ere pandemia garaian, eta talde bakoitza une horretan bizitzen ari dena erakusteko asmoz: adinekoak, gazteak eta gelditzen ez direnak.