Mikel Agirregomezkortaren eskutik, antzerki muntaketa baten praktikan murgilduko dira urnietarrak. Formakuntzak eta praktikak eskainiko dira egiazko esperientziatik abiatuta eta bidaia egingo dute ikuskizun baten muntaian barrena, ikasturte amaieran obra bat taularatzeko.
- Nori zuzendua: 18 urtetik gorako pertsonei
- Noiz: ostiralero 18:30-20:30 + ikuskizunaren muntaia 2 astez ekainean
- Non: Saroben
- Ikastaurte hasiera eta amaiera: azaroak 26 – ekainak 19