Bigarren erromeria Azkorten

Aiurri 2022ko mai. 8a, 08:12

Artxiboko irudia.

Santa Krutz eguneko ospakizunaren ondoren, urnietarrekin batera lasarte-oriatarrak batuko dira ospakizunera.

Gaurkoan Azkorten bigarren erromeria ospatuko da, Lasarte-Oria eta Urnietako udalek Ttakun elkartearekin elkarlanean antolatuta. 11:00etan meza izango da. Eta ondoren, herri kirolek, Ttirriki-Ttarraka taldeak eta bertsolariek girotuko duten erromeria ospatuko da. Autoentzat itxita egongo da errepidea, eta bus zerbitzua doan jarri dute, Lasarte-Oriatik zein Urnietatik. Urnietak (10:00-13:30) Pintore Kaletik abiatu eta Azkorterako joan etorri egingo du (azken igoera 12:00etan). Bestalde, antolatzaileek, “salda, txorizoa, odolkia eta edaria tabernan” izango dela ziurtatu dute.

Erlazionatuak

Ospakizuna Azkorten

Xabier Lasa 2022 mai 06 Urnieta

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!