Horma berria eraiki da Egape Ikastolako Bigarren Hezkuntzan, iazko azaroan erori ondoren

Aiurri 2022ko mai. 18a, 09:13

Joan den azaroan, horma bat erori zen Egape Ikastolako Bigarren Hezkuntzako eraikinean euriteek eragindako luizia dela eta. Hori horrela, beste horma bat eraiki da. 

Hormaren erorketaz gain, zentroko galdara-geletako batek ere kalteak izan zituen sute baten ondorioz.  Harrezkero, Urnietako Udalak jakinarazi duenez, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailarekin batera dabil elkarlanean, "normaltasuna lehenbailehen berreskuratzeko".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!