Nerea Arrutik Emakumeen Binakako Euskal Pentatloi Sarian parte hartuko du Tolosan, gaur

Aiurri 2022ko eka. 18a, 12:25

Arrutik Urrezko Aizkolarien txapela jantzi berritan, Nerea Arrutik herri kiroletan lehiatzen jarraitzen du buru-belarri. Oraingoan, Emakumeen Binakako Euskal Pentatloi Sarian hartuko du parte, gaur. Tolosako zezen plazan arratsaldean jokatuko da, honako hiru bikoteekin: Karmele Gisasola eta Uxue Ansorregi, Garazi Arruti eta Lucia Orbe, eta Nerea Arruti eta Amalur Arbelaitz.

Harria jasotzen, txingan, giza proban, aizkoran eta korrika ari beharko dute. Egin beharreko lanak, zehazki:

- Harri jasotzea: 63 kiloko bola, 20 jasoaldi.

- Giza proba bi plaza 250 kiloko harriarekin.

- Aizkoran, 65 ontzako bi egur.

- Txingak: sei plaza.

- Korrika: bi kilometro (20 itzuli zezen plazari).

Sarrerak leihatilan bertan, 15 eurotan eskura daitezke. 18:00etan hasiko da txapelketa.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!