Lanpostuari dagokionez, enpresen kudeaketan, administrazio publikoarekin harremanetan eta diru-laguntzen kudeaketan esperientzia duen pertsona bat izatea nahi dute elkartekideek. Pertsona dinamikoa eta lagunkoia behar dute, lidergorako eta konbentzitzeko gaitasuna duena. Bide horretan, ezinbestekoa da euskara jakitea.
- Elkartearen kudeaketa eta plangintza ekonomikoa.
- Izapide burokratikoak.
- Elkartekidearentzako telefono bidezko eta aurrez aurreko arreta.
- Lankidetza-hitzarmenak kudeatzea.
- Elkarteak jasoko dituen diru-laguntzak izapidetzea.
- Udalarekin hitzarmenak negoziatzea eta izapidetzea.
- Kanpainen plangintza eta kudeaketa.
- Komunikazioa, webgunearen eta sare sozialen kudeaketa.
- Prestakuntzak antolatzea.
- Bazkide berriak erakartzea.
- Udalarekin lankidetzan aritzea hainbat ekimen abian jartzeko: kanpainak, prestakuntzak, beste proiektu batzuk.
- Kanpainetako materiala banatzea.
Izen-ematea
Lan eskaintza honetara aurkezteko curriculuma eta motibazio gutuna bidali behar díra urnietaonbizi@gmail.com helbidera. Eskaerak aurkezteko eperik ez dago, baina lanean berehala hastea eskaini dute elkartekoek.