Hemen da Mendi Tour 2022, Zanpatuz mendi elkarteak antolatuta

Aiurri 2022ko ira. 8a, 14:00

Mendi Filmeko mendiko, abenturako eta naturako zinema-ziklo ibiltaria da Mendi Tour,, eta urte osoko bira egiten dabil zenbait herritan barrena, BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia jaialdiko azken edizioko film onenen eta Mendiko artxiboetako film eskatuenen aukeraketarekin.

Tartean, Urnietan egingo du geldialdia zinema-zikloak, irailaren 22an, Sarobe arte eszenikoen gunean, "Amagana" eta eta "Mendiak 1976" dokumentalak proiektatzeko. Lehenak Mendiko Film onenaren saria irabazi zuen, baita Ikusle Saria ere. Bigarrenak, berriz, Euskerazko Film onenaren saria eskuratu zuen.

19:00tan izango da Saroben. Doakoa da, eta gonbidapenak eskuratu behar dira bibe.me webgunearen bidez.

Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!