Kalera atera dira Urnietako kiroldegiko langileak, "bidezko hitzarmen baten alde"

Aiurri 2022ko aza. 4a, 19:29

"Bidezko hitzarmen" bat. Horixe da eskatzen dutena Urnietako kiroldegiko langileek. Hala, kalera atera dira beren egoeraren berri emateko eta, bide batez, lan-baldintzak salatzeko. Iluntzeko 19:00etan egin dute hitzordua kiroldegi parean. Bestalde, greba egunak deitu dituzte: hilaren 16an, 24an nahiz 29an. 

Honatx zabaldu duten irakurketa:

Urnietako kiroldegian zerbitzuak ematen ditugun langileak (begiraleak, mantenu eta harrera) lan baldintza izoztuekin 10 urte daramatzagu.

BIZKORTZEN (BPX) bidez azpikontratatuak gaude, eta hamalau langileetatik soilik bi lanaldi osoko kontratuarekin. Gainerako langileek lanaldi partziala daukagu.

2012. urtetik ez dugu inongo soldata igoerarik izan, eta enpresak indarrean daukagun hitzarmenean agertzen diren antzinatasunak ez dizkigu aplikatzen. Horregatik, auzi eskea jarri dugularik. KPI (kontsumoko prezioen indizea) ez da ezer ordaintzen. Beste aldetik, gaur egun, aplikatzen zaigun hitzarmena, lan sektorearentzako zehazki ez dagokio.

Gure egoera adierazteko enpresa eta udalarekin bidu gara. Hauen erantzuna beste aldera begiratzea izan da.Haien artean pelota pasatuz. Bitartean prekaritatean jarraitzen dugu, hori bai hain harro dauden kiroldegi berria aurrera eramanez.

Kiroldegiko kudeaketan dagokien bi erakundeen jarrera ikusita, ekintzara pasatzea erabaki dugu eta azaroak 16, 24 eta 29 greba deialdia egitea erabaki dugu.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!