“Dirua ematea da errazena, baina nik nahiago dut parte hartze zuzena”

Andoni Urbistondo 2022ko aza. 16a, 09:00

Hanka zuztarrak eta burua prest ditu. Azaroaren 18tik 20ra ‘Markel Aurrera’ ekimeneko protagonista izango da, 48 orduz ariko baita egurrean bi kirol diziplinatan.

Nor zaitugu Xabi?

Hernaniarra, egun etxegintzan lanean dabilena, eta martxako kirolaria aspalditik. Urteak egin nituen zerbitzari jardunean Gu- ria tabernan, horregatik ezagu- tuko naute urnietarrek.

Datozen azaroaren 18a eta 20a bitartean egingo den ‘Markel Aurrera’  ekimeneko  protagonista nagusietakoa izango zara. Nola zaude, proba horiek egiteko aste- bete falta denean?

Urduri. Orain arte ez naiz gehie- gi arduratu, baina eguna hurbil- tzen ari den heinean handitu egiten da urduritasuna. Egurrean hasi arte izango da, noski. Neure buruari jarritako erronkarekin hasten naizenean urduritasun guztiak desagertzea espero dut.

Pandemiak erdiz erdi hautsi du ekimena, baina oraingoan egingo da, ziur.

Bai, dena prest geneukan 2020an, eta ezin izan zen egin. Beste ahalegin bat ere egin genuen, hurrengo astekoa baina lehen, baina muga batzuk indarrean zeuden oraindik, eta 2022ko hau izango da benetakoa.

Zer egin behar duzu zuk, zehazki?

24 ordu bizikleta estatikoan, eta beste hainbeste martxa dizipli- nan, zinta batean. Igeriketan beste 24 ordu egitea pentsatu genuen hasieran, baina horrek espazio handia eskatzen zuen, azpiegitura berezia, eta igerike- ta alboratzea erabaki zen. Bizikletako diziplina egingo dut aurrena, eta martxa bigarrena, hobeto ezagutzen dudalako. Ikas- tolan izango da, ostiraleko arra- tseko 18:00tan hasita (azaroaren 18an).

Etenik gabe?

Bai. Beno, komunera joateko bakarrik. Jan eta edan, dena ekinean ari naizela egingo dut, eta geratzen naizenetan beste boluntario batzuk hartuko di- date lekukoa, etenik egon ez dadin.

Ahalegin ikaragarria da.

Beno, entrenamendu asko egin ditut, eta ahal izan dudan guztia prestatu naiz. Olinpiar martxak ez nau beldurtzen, baina bizi- kletak bai, ez daukadalako ohi- turarik. Txikitan ibilia naiz, denok bezala, baina ondoren ez daukat eskarmentu handirik. Bizikletatik martxarako trantsizioari diot beldur apur  bat. 24 ordu ariko naiz gihar eta artikulazio jakin batzuk zigor- tzen, atsedenik gabe, eta jarraian beste gihar eta artikulazio batzuk, beste 24 orduz.

Zein entrenamendu egin duzu? Gehienez sei ordu aritu naiz, bai bizikletan, baita zintan mar- txa egiten ere. Ezin da 48 ordu- ko entrenamendurik egin, eta beti daukazu buruan zalantza hori, gorputzak nola erreakzio- natuko duen tamainako ahale- ginaren aurrean. Ahalegin fisikoa eta mentala.

Burua prestatu dut, psikologo batekin, une zailetan aurrera egin eta ez etsitzeko, baina ger- ta liteke nekearen poderioz buruko kontrol hori galtzea. Mediku bat edukiko dut alboan, uneoro, eta lasai nago.

Psikologiaren alorra aurrekoetan baina serioago prestatu dut.

Etxegintzan ari zara lanean, 8-9 orduz egunero teilatuan. Nola mol- datu zara, ordu libreak bilatzeko?

Beste edozein herritar bezala: goizetan,  lanera  joan   aurretik, eta   lan   jardunaldia   bukatu   ondoren.

Urteak daramatzazu iraupen luze- ko probak egiten, bai korrika, bai- ta martxa olinpikoan ere. Ez zara hasi berria.

Hala da. Ez naiz bat-batean 48 orduko proba bat egingo duen ero bat. Espainiako selekzioa- rekin aritua naiz, Frantziako Txapelketetan parte hartu nuen ez aspaldi, 49 kilometro eta sei orduko proba batean… Kilome- troak hanka zuztarretan gordeak ditut, dagoeneko.

Antzeko beste elkartasun ekime- netan parte hartutakoa zara, ezta?

Bai. Gustukoak ditut. Errazena elkartasun ekimen horiei dirua ematea litzateke, baina nik nahia- go dut modu honetan jendea erakarri eta haien ekarpen eko- nomikoak biltzea. Nire esfortzu eta sakrifizioarekin laguntzea gustatzen zait, parte hartze zu- zena edo aktiboa izatea. Wukro herriaren aldeko ekimena egin nuen 2013an, 700 kilometro zazpi egunean; 2014an Sant Vicenç dels Horts herrian, Katalunian, esklerosi anizkoitzaren alde; 2017an Juleneren alde aritu nin- tzen, Astigarragan, gaixotasun arraroak ikertzeko ekimena, eta 2018an Pausoka elkartearen alde. Orain ‘Markel Aurrera’ ekime- nean parte hartuko dut.

Ez da lehiaketa bat, ez duzue erre- korrik bilatzen, ‘Markel Aurrera’ ekimenarentzako sosak biltzea baizik. Horrek laguntzen al du?

Noski, ekimen honen helburua ez baita nik marka bat edo bes- te egitea, jendeak egingo diren aktibitateen bitartez ekimenean laguntzea baizik.

Zer nolako harremana duzu Markelekin?

Tabernan eduki nuena, batez ere. Pozten nau bera irribarretsu ikustea, pozik sumatzea. Indarra ematen dit berarentzat ekimenak egitea, familiari laguntzea. Markeli ‘hemen nago’, edo ‘hemen gaude’ esatea.

Ze mezu emango zenieke urnietarrei?

Ni bezalako ero bat tamainako ekimena egiteko prest badago, Markel nahiko gutxi ezagututa, ez ote dira beste herritarrak bere laguntzatxoa, aletxoa jartzeko gai izango, laguntza behar duen ume eta familia bati laguntzeko? Azkenean alez ale egiten da masa, taldea, eta hori behar dugu.

Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!