Arratsaldeari begira, ekintzak prestatu dituzte. Goizean ere, bertan izan dira
Gaur hasi dira greba egunekin Urnietako kiroldegiko langileak. Hala, egun osoan itxita egongo da eraikina, bertako plantillako kideek "lan hitzarmen duin bat" aldarrikatu nahi dutelako. Bestalde, hilaren 24an eta 29an ere greba egingo dute.