Hala, larunbat honetan, Hernanin aurkeztuko du, Kulturarteko Plaza Feministan, lan biribila. Goizeko 11:00etan hasiko zaio liburuaren gaineko solasaldiari egilearekin batera, eta, ondoren, sendabelar baratzea landatuko da, baita sasoiko jakien dastaketa egin ere.
Autonomia baratzean
Baratza du abiapuntu Larreraren lan berriak, eta, Argia aldizkariak egindako elkarrizketa batean azaldu bezala, sendabelarren balio terapeutikoak, gastronomikoak nahiz kosmetikoak zabaltzea du xede: "Landareen balio horiek ezagutzea eta norberak kudeatzen duen lur eremu batean kokatzea da planteamendua, eta honek autonomiaren bidea sakontzen du". Hori horrela, sendabelarrak erdigunean ipintzeko borondatea izan du autoreak, aldizkariari azaldu lez, eta, zehatz-mehatz, "elkarrekin ondo moldatzen diren" hamabi sendabelarrek osatzen dute liburuaren bizkarrezurra. besteak beste, Malba landare basatiak.