Bigarren greba eguna dute kiroldegiko langileek

Aiurri 2022ko aza. 24a, 10:45

Bigarrenez, lana eten eta greba egin dute Urnietako kiroldegiko langileek, lan-hitzarmen duina aldarrikatzeko. Hala, goizeko 10:00etan, udaletxe parera agertu dira, San Juan plazan, protesta egiteko.

Ildo beretik, sinadura-bilketa bati ekin diote grebalariek, herritarren babesa jasotze aldera. Kiroldegian bertan dago aukera sinatzeko. Gaur, itxita egongo dira instalazioak. 

Testuingurua ezagutzeko, egin klik HEMEN

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!