"Magma mia" bakarrizketa taularatuko du Saroben Beatriz Egizabal umoregileak

Aiurri 2022ko aza. 24a, 11:19

Saroben egongo da Beatriz Egizabal umoregilea, "Magma mia" bakarrizketarekin. Hilaren 29an izango da hitzordua, iluntzeko 19:00etan. 

Gonbidapenak (doan) eskuragarri daude, jada, Sarobeko txarteldegian nahiz gunearen webgunean, HEMEN klik eginda. 

Sinopsia

Hasarre nago, sutan nago, irakiten nago..presio gehiegi eta zulo guztiak itxita mantentzeko hezi naute. Sumendia lehertzear dago... 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!