Arregi iraganean ere Euskal Selekzioko hautatzailea izana zen, 12 eta 18 urtez azpiko taldeekin. Oraingoan Iñigo Juaristik utzi duen tokia hartuko du. Halaber, Urnieta KE eta Añorga KKE eta Real Sociedad entrenatu zituen. Azken talde horretan hilabete bakan batzuk egin zituen 2017-2018 denboraldian, hasi eta laster kendu baitzuten postutik. Realeko entrenatzaile izendatu berritan Aiurriri elkarrizketa eskaini zion.
Futboleko Euskal Federazioak atzo egin zuen Arregiren aurkezpen ofiziala, eta bertan Javier Landeta presidenteak adierazi zuen Mendizorrotzako partidua urrats berri bat izango dela euskal selekzioaren ofizialtasuna lortzearren egunen batean.