Txartel bat betetzeko aukera izango du herritarrak dagokion saltokian, egiten duen erosketa bakoitzeko. Hori egiteko, abenduaren 19tik urtarrilaren 8ra arte izango du aukera. Ondoren, establezimendu bakoitzak opari-txekeak banatuko ditu, urtarrilaren 9an egingo den zozketan.
Aipatutako txeke horiek jaso dituen leku berean kontsumitu beharko ditu herritarrak, eta ez beste batean. Hilaren 12ra bitarte izango du hori egiteko aukera.