Eguraldi aparta espero da urteko lehen egunerako, Adarra aldean

Andoni Urbistondo 2022ko abe. 29a, 08:01

2019ko argazkia

Eguraldi apartak Beterri eta Donostialdeako jende ugari erakarriko du Urnietako mendira, urtero legez. Eguraldi lehorra espero da, apenas laino batzuk, eta tenperatura gozoa, negu betean gaudela aintzat hartuta.

10-13 gradu artean ibiliko dira tenperaturak, baina hego-mendebaldeko haizeak egoskor joko du, 30-35 kilometro orduko haize boladak, sarri. Horrek sentsazio termikoa, alegia, gorputzak sentitzen duen tenperatura askoz baxuagoa izatea eragingo du, 3 eta 6 gradu artean. Txamarraren bat eramatea komeni, beraz.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!