120 kilogramo pisatzen ditu eskulturak eta eta altueran 162 zentimetro, luzeran 99,5 zentimetro nahiz zabaleran 60 zentimetro neurtzen ditu. Honela laburtu dute proiektu irabazlea:
Estilo primitibistako obra da, forma leunak eta femeninoak nabarmentzen dira. Konposizioaren harmonia, non emakumea obraren protagonista gisa nabarmentzen den (zaintzailea), tente eta indartsu agertzen da, non bi pertsonaren zaintzari bide ematen dion. Horietako batek hauskortasuna eta zahartzaroa adierazten ditu, egoera makur eta errazean; eskuinean, berriz, adin txikiko pertsona bat irudikatzen da. Biak berak zaintzen ditu (zaintzaileak). Obra zizelkatuta eta poliestireno hedatuko blokez hustuta dago. Grabitatearen bidez aluminioan urtuta dago, harea-moldean.