Inauteriak 2023

Izarren konstelazioa Urnietan

Aiurri 2023ko ots. 17a, 07:00

"Urnietako izarrak", horixe da aurtengo mozorro festarako Jai Batzordeak luzatu duen proposamena. Horrenbestez, izarrak ez dira faltako herrian. Urtero bezala, dozenaka herrikide Inauteri festan murgilduko dira Urnietan

Egape Ikastolan egingo da herri bazkaria eguerdiko 14:00tan, Poxta Zaharren eskutik. Ondoren, arratsaldeko 17:00etan, kontzertua egongo da gazte kuadrillek antolatuta. 17:00etan, Bosko Anitz txaranga abiatuko da San Juan plazatik, eta, gaueko hitzorduari lekukoa emateko, erakustaldiz josiko da Idiazabal kalea Sorginak eta Topatuen ekimenez.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!