Irati Zinkunegiren bertsoek eman zioten EH Bilduren ekitaldiari hasiera:
Jada gutxi falta da |
Herrian in dezagun guztiok bizitza babestu beharko da sistema anitza Etxebizitza eskola ta merkataritza Bilduk eduki dezake gaztetxean giltza Euken hurbildu zaitez zurea da hitza |
Jarraian, Garmendiaren sorpresarako, Txuria anaiaren poema bat entzun zen ekitaldian
"Gure helburua gobernantza-eredu berri bat egitea da, zuekin, elkarrekin elkarlanean oinarritua", azaldu du Garmendiak urnietarren aurrean, "batez ere, herritarrei entzunaz, herritarrekin lan eginaz. Honek aldaketa bat behar du". Bere gain hartu nahi du alderdiak lidergotza, "herri hobe bat" eraikitze aldera, "ezkerretik begiratuta". Urnieta osatzen duten norbanako, kolektibo eta espazioei begira aurkeztu du alderdiak, kanpainan, herri-programa eta horrelaxe azaldu du ekitaldian ere: osasungintza publikoa, euskara, feminismoa, zaintza, parte-hartzea, hezkuntza publikoa, etxebizitza, gazteria, adineko jendea... Askotariko lan-ildoei eutsi nahi die Urnietako EH Bilduk datozen lau urteetan: "Herriarekin lan egitera gatoz".