Tourra eskualdean barrena

Hainbat egokitzapen Urnietan, Frantziako Tourra medio

Aiurri 2023ko eka. 20a, 13:34

Frantziako Tourra igaroko da uztailaren 2an Urnietatik. Tropela Andoaindik iritsiko da 15:50 aldera eta herri osoa zeharkatuko du Idiazabal kaletik, ondoren, Hernanirantz jarraitu eta etapa Donostian amaitzeko. Maila honetako lasterketa batek, ordea, segurtasun dispositibo zorrotza eskatzen
du, Urnietako Udalak adierazi bezala, eta "antolakuntzak hainbat neurri hartzea eskatzen du".

Honatx Udalak zehaztutako neurriak:

  • Ezin izango da ibilgailurik ibili ordutegi horretan. Andoaindik Hernanira doan errepide osoa itxita egongo da Idiazabal kaletik igarota. Beraz, ibilgailuarekin irten behar dutenek lehenago egin beharko dute, edo bestela, kotxea aurretik Zabaletako aparkalekuan utzita Lasarteko bidetik joateko aukera izango dute.
  • Oinezkoei dagokienean bestalde, 13:00etik aurrera ezin izango da Idiazabal kalea gurutzatu, tropela igaro baino 2 ordu lehenago pasako baita lasterketako karabana.
  • Lasterketako egunean, Idiazabal kaleko aparkaleku guztiek libre egon beharko dute, eta horretarako, Udaltzainak astebete lehenago hasiko dira aparkaleku horiek ixten.
  • Arrazoi berdinarengatik Idiazabal kalean kokaturik dauden edukiontzien irlak lekuz aldatuko dira behin-behinean. Zelai Aldekoa Errekaldeko irlara pasako da eta Matxo tabernaren alboan dagoena berriz, Pintore kalekora.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!