Udalak jakinarazi duenez, jada, ezin da marra zuriko aparkalekuetan utzi kotxea (Idiazabal kalean). Denbora mugatuko gune urdinak eta zamalanetarako aparkalekuak, aldiz, ostiral goizera arte erabili ahal izango dira, eta gero itxi egingo dira. Egunotan, Berrasoetan, Txoritagainen edo pabiloietan dauden aparkalekuak erabil daitezke.
Errepidea moztuta, autoentzat
Tropela Andoaindik iritsiko da 15:50ak aldera eta herria zeharkatuko du Idiazabal kaletik, ondoren Hernanirantz jarraitu eta etapa Donostian amaitzeko. Ondorioz, ezin izango da ibilgailurik ibili 12:00etatik 17:00etara, izan ere, GI-131 errepidea, Andoaindik Hernanira doan errepidea, itxita egongo da Idiazabal kaletik igarota. Beraz, udalerritik ibilgailuarekin sartu edo irten behar dutenek lehenago egin beharko dute, edo, bestela, Lasarteko errepidetik atera ahal izango dira, autoa aldez aurretik Zabaletako aparkalekuan utzita.
Oinezkoak
Oinezkoei dagokienez, 13:00etatik aurrera ezingo da Idiazabal kalea zeharkatu inola ere, lasterketaren karabana tropela iritsi baino bi ordu lehenago igaroko baita.
Garraio publikoa
Garraio publikoari dagokionez, trenak normaltasunez eta ohiko ordutegietan ibiliko dira. Autobusek, ordea, igande goizean eskainiko dute zerbitzua 11:50ak arte. Ordu horretatik aurrera zerbitzua etenda egongo da 17:15ak arte, eta orduan normaltasunez eskainiko dute zerbitzua.