Txaro Tomasena, besakada luzeko igerilaria

Alba Cabrera Jauregi 2023ko uzt. 19a, 09:26

"Erronkarik inportanteenetan inportanteena" gauzatzea lortu du, berriki, Txaro Tomasena urnietarrak: Gibraltarreko itsas-zeharkaldia egin du, igerian, sei ordu pasatxoan. 77 urterekin, zeharkaldia osatzea lortu duen kirolaririk edadetuena da. 

Orain urtebete, gutxienez, buruan zuen desafioa Kairoscore taldeko kirolariak; horrela aitortu zion, behintzat, Aiurri aldizkariari, 2022ko maiatzaren 15ean argitaratutako elkarrizketan. 

Sei hilean behin egiten ditut osasun-azterketak, nire bizitzako probarik handiena egitear nago-eta: Master Joko Olinpikoak garrantzitsuak dira, baina, inportanteetan inportanteena, Gibrartalgo itsas-zeharkaldia da. Izan ere, mugara eramango dut gorputza: erritmo jakin batean egin behar dut, sei edo zazpi bat orduz.

Elkarrizketa osorik irakurri nahi? Egin klik HEMEN

 

Erlazionatuak

"Niretzat kirola osasuna da, sendagaia"

Alba Cabrera Jauregi 2022 mai 15 Urnieta

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!