Sanmielak 2023

Anne Fernandezek irabazi du Sanmiel jaien kartel lehiaketa

Aiurri 2023ko abu. 24a, 10:12

Fernandez urnietarrak sortutako irudiak iragarriko ditu aurtengo Sanmiel jaiak, jai-batzordeak hala erabakita, eta Udalak 500 euroko saria emango dio.

Fernandezek adierazi du pozarren dagoela lehiaketa irabazteagatik: “Sanmieletan, herriko festetan, zure kartela ikustea oso polita da”. Urnietarrak kartel lehiaketa irabazten duen bigarren aldia da. “Aurrekoarekin alderatuta zerbait desberdina egiten saiatu naiz” azaldu du. 2018an eskuz gauzatu zuen irudia eta, aurten, berriz, digitalki.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!