Jaiak irailaren 27an hasiko dira, baina Urnietan atariko ekitaldiak ia hilabete osora luzatzen dira.
Agur Miela, amaitu dira festak

Aiurri urr 01, 20:15 Urnieta

Ospakizunez betetako bost egunen ostean, Miela agurtzeko unea iritsi zaie urnietarrei. Horretarako, San Juan plazan bildu dira herritarrak, jaiei amaiera emateko. Musika-hitzorduak, kirol-erakustaldiak, bazkari herrikoiak, buruhandiak nahiz erraldoiak... Gozatu ederra hartu dute bizilagunek aurtengo San Miel festetan. Orain, datorren urtera arte itxaron beharko, berriro ere Miela Urnietara jaitsi dadin.