Sanmielak 2023

Urdanbor danborrada, beti bezain arrakastatsu

Xabier Lasa 2023ko ira. 30a, 21:31

Urdanbor elkartearen danborradako upel eta danbor joleek musikaz alaitu dituzte Urnietako kaleak, txarangaren laguntzarekin. Danborrada abian jarri zutenetik, urtez urte parte-hartzailez gehitzen ari den ekimena da Urdanborrarena. Argazki-sorta eta bi bideo (Urnieta eta Deba) San Miel elizan, ikusgai:

Urdanbor danborradak, besteak beste, Urnieta bestia interpretatu du behin baino gehiagotan; tartean, Sanmiel elizan (bideoa ikusgai).

Abestia, Iñigo Peña musikariak 1999an sortu zuen, eta Aitor Mendiluzek jarri zizkion hitzak. Hona hitzak:

 

Adarraren babes goxo pean

Dagoen herri eder berezia,

Euskadiren historian zehar

Hainbat uneren testigu bizia,

Iragana garrantzitsua dauka

Etorkizuna ongi merezia,

Geroaren bila doan herri bat da

Gure altxor nagusia.

 

Kale eta baserri,

Bere soineko ongi eratua,

Inguruko mendiek

Jantzi eta mugatua,

Bere izena eta izana

Bere herritarrekin edertua.

Gora Urnieta!

Gora Urnieta!

Gure ametsen bizilekua!

 

Herria erre zuen

Behin karlisten gerrak,

Bi urtez hustu zuen

Egindako okerrak.

Baina urnietarrak

Ez ziren alferrak,

Orain bizirik dago herritar

zintzo haiei eskerrak.

 

Herritarren lanak jaso zuen

Berriro gure Urnieta kuttuna,

Denborarekin bihurtu dena

Gaur egun guk

Ezagutzen duguna,

Eta denborak aldatuta ere

Gurea da bere etorkizuna

Gure barruan gorderik dugulako

Bere herri nortasuna.

 

Kale eta baserri,

Bere soineko ongi eratua,

Inguruko mendiek

Jantzi eta mugatua,

Bere izena eta izana

Bere herritarrekin edertua.

Gora Urnieta!

Gora Urnieta!

Gure ametsen bizilekua!

Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!