EAJ eta PSE-EE alderdietako alkateak eta zinegotziak udaletxetik Meza Nagusira abiatu dira goizez, Txanbolineko txistularien doinupean. Mikel Ormazabal apaiza berriak gidatu duen mezan, besteak beste, Mikel Goiaingeruari kantatu diote, eta Sebastian Lizaso eta Oihana Iguaran bertsotan jardun dira. Meza amaiturik, fededunek Santa Leokadia ermitara joan, eta bertan dagoen amabirjinari musu eman diote. Argazki-bilduma eta bideoak, ikusgai:
2023 ira 29 Urnieta