Sanmielak 2023

Herri-kirolen erakustaldia, San Miel jaietan

Aiurri 2023ko ira. 29a, 19:21

Herri-kirolen erakustaldia izan da, gaur arratsaldean, Egape Ikastolan. Harri-jasotzean eta aizkoran aritu dira, tartean, zenbait urnietar. 

Nerea Arruti herrikidea zuzenean ikusteko aukera izan dute bizilagunek, aizkoran. Beñat Telleriarekin osatu du bikote eta Xabat Olaizola eta Oihana Fernandez de Barrenarekin neurtu dituzte indarrak. Malen Etxeberriak, bere aldetik, bakarkako saioa gauzatu du aizkoran.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!