Sanmielak 2023

Kuadrillen eguna, gaurkoa

Aiurri 2023ko ira. 30a, 08:45

Ospakizunez beteriko eguna izango da, gaurkoa. Herri bazkari bat baino gehiago dago, esaterako. Paella jatea San Juan plazan, bazkaria txosnagunean eta emakumeen kuadrillaren bazkaria. Urdanbor gaur irtengo da, kalez kale. Eta, gauean, musika eskaintza zabala.

LARUNBATA 30

  • 10:00 Diana Txanbolinen eskutik.
  • 11:00 2-12 urte bitarteko haur eta gaztetxoentzako bizikleta jardunaldia.
  • 12:00 Aperitiboa Elkarteen Etxean.
  • 12:00 Poteoa Txosnagunetik abiatuta.
  • 12:00-14:00 Kuadrillen kalejira Pasai txarangarekin.
  • 14:00 Paella jatea, plazan. Berdeak taldeak eta Etxeberri Plazako auzo elkarteko kideek antolatuta. Tiketak Guria eta 2KNen salgai. Euriarekin Egape ikastolan.
  • 14:00 Bazkaria Txosna batzordeak antolatuta, Tiketak Matxo, Kantoi eta Zaldundegi tabernetan salgai.
  • 14:30 Emakume kuadrillaren bazkaria.
  • 16:30 Neu taldearen kontzertua.
  • 17:00 Kuadrillen kalejira Pasai txarangarekin.
  • 17:00-18:00 Plazan, kale antzerkia. “Troia”, Kamikaz Kolektiboaren eskutik. Euriarekin, Egapen.
  • 18:00-20:00 Musika plazan: Radio Rebelde Covers. Euriarekin Egapen.
  • 18:30-20:30 Urdanborren irteera Kiroldegitik.
  • 19:00 Elizan Urdanbor danborradaren saioa.
  • 19:00 Malatxo txaranga txosnetatik abiatuta.
  • 23:30-03:00 Kontzertua: Odei, TOC, Raimundo El Canastero, DJ Latxironga.
  • 00:00-01:30 Urdanbor danborradaren bigarren irteera Idiazabal kaletik.
  • 00:00-03:00 Tsunami Orkestra. Euriarekin, Egapen.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!