Sanmielak 2023

Urnietako produktuen dastaketa izan da herrian, Poxta Zaharren eskutik

Aiurri 2023ko ira. 1a, 20:45

Ospakizun zaporez eman nahi die ongi-etorria Poxta Zaharrek Sanmielei. Horregatik, herriko produktuen dastaketa egiteko aukera izan dute herritarrek, elkartearen eskutik. Gaur iluntzeko 19:00etan, San Juan plazan egin dute bilkura eta herriko ekoizleen uztaz gozatu dute: Altunako sagardoa, Goiburuko tomatea, Montefrioko gazta, eta Adarrazpiko gazta.  

Gauzak horrela, hilabete osoa hartuko duen egitarauari eman diote hasiera, izan ere, askotariko hitzorduak izango dira festak iritsi aurreko asteburuetan. 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!