Sanmielak 2023

Jai parekideen formakuntza antolatu du Urnietako Udalak, Sanmielei begira

Aiurri 2023ko irailaren 4a

Urnietako Udalak, "berdintasunezko jai herrikoi eta parekideak sustatu eta bermatu" nahi ditu. Hala, jai parekideen gaineko formakuntza eskainiko du bi egunetan, Sanmielei begira. Udalak adierazi duenez: "Jaiak gune seguruak izan behar dira, bertan parte hartu nahi duen
edonorentzat gozamenerako toki".

Hizkuntzaren araberako bi hitzordu izango dira:

  • Irailak 13 (gaztelania): 17:30-20:30, Lekaio kultur etxea
  • Irailak 14 (euskara): 17:30-20:30, Lekaio kultur etxea

Interesa dutenek hiru bide edo aukera izango dituzte izena eman ahal izateko:

  • Bertan
  • Gazte Informazio Puntua
  • Online: https://www.urnieta.eus/eu/jaiak/berdintasuna
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!