Sanmielak 2023

Pilota eta pala txapelketak antolatu ditu UKEk, Kontzejupean

Aiurri 2023ko ira. 5a, 08:08

Urtero bezala, pilota eta pala txapelketak antolatu ditu Urnietako Kirol Elkarteak, Sanmielen atarian.

Adinaren araberako bost mailatan banatu dute txapelketa:

  • Prebenjaminak: 2016 eta 2017 urteetan jaioak (Pilota).
  • Benjaminak: 2014 eta 2015ean (Pilota).
  • Alebinak: 2012 eta 2013an (Pilota).
  • Infantilak: 2010 eta 2011an. (Pilota)
  • Helduak: 2009tik aurrekoak (Pala, teniseko pilotarekin).

Izen-ematea
Interesa dutenek hilaren 12ra bitarte izango dute aukera izena emateko, Lekaio kultur etxera gerturatuta edo 943 00 80 33. Irailaren 14an hasiko da lehiaketa, eta, antolatzaileek adierazi dutenez, "egun horretan, parte-hartzaile guztiek 17:30ean arkupean egon beharko dute". 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!