San Juan plazan izango da hitzordua, arratsaldeko 17:00etan. Bikoteko 10 euro ordaindu beharko dira, egunean bertan. Izena emateko bi aukera dituzte parte-hartzaileek: Matxo tabernan edo Instagram bidez. Ez da, ordea, elkarteak antolatutako lehiaketa bakarra izango. Kirolzaleei begira, Kontzejupean ere zer gozatua egongo da: banakako pilota txapelketa antolatu dute, irailaren 16an. Azkenik, jaien bezperako asteburuan, hilaren 23an, bertso-saioa izango da iluntzeko 19:00etan San Juan plazan.
Urnietako produktuen dastaketa
Urnietako produktuen dastaketa izan zen joan den ostiralean. San Juan plazan egin zuten bilkura iluntzeko 19:00etan. Herriko ekoizleen uztaz gozatzeko aukera eduki zuten bertaratutakoek: Altunako sagardoa, Gurutzetako tomatea, Montefrioko gazta, eta Adarrazpiko gazta. Udako oporrak amaituta, herrira berriro ere itzultzeko aitzakia polita ipini zuen elkarteak. Hala, eguraldia lagun, arrakastatsua izan zen proposamena, jende mordoa bildu baitzen plazan.